_____

JANGELA

Ikastolako jangela hezkuntza espazio integrala da eta elikadura ohitura osasungarriak ikasteko gunea. Bazkaria eta geroko jolas edota siesta garaian bazkaltiarrak laguntzeko eta zaintzeko hezitzaileak daude. 

 

 

Eskolako lehen egunetik aurrera martxan dago. Zerbitzu hau ikasle guztientzat eskuragarri dago bi urteko umeek izan ezik, hauek, egokitzapen-prozesuaren ondoren erabili ahal izango dute zerbitzua.

Janariari dagokionez, ohiko dietaz gain, dieta bereziak ere zerbitzatzen dira bi jantokietan: bata bi urteko ikasleentzat eta bestea, gainontzeko ikasleentzat.

Bazkaldu ondoren, bi eta hiru urteko ikasleek siesta egiteko aukera dute.

 

KUOTA

  • Zerbitzu honek beka izan dezake.
  • Kuotak Eusko Jaurlaritzak ezartzen ditu.

 

 

 

     HARREMANA    

 
  

Zerbitzu honen kudeaketa ikastetxean zuzenean egiten da eta horretarako arduradun bat dago. Edozein aldaketa edota informazioa behar baduzu arduraduna kontakta dezakezu.

 

 

JANGELAKO ARDURADUNA

MÂȘ Rosa

Tel. 943 217 324

Arreta ordutegia: 09:00-15:00

mail: jangelajarduerak@jakintzaikastola.eus

_______________