GURE HORMA SOLIDARIOA

  1. 2020/01/13 |

4. mailako ikasleek Ikertze kultur elkartearen laguntzarekin, eskolako sarrerako hormari bizitza berria eman diote. 

Prozesuan zehar, elkarbizitza on baterako konpetentzia eta taldean lan egiteko gaitasuna praktikan jarri dituzte, praktika artistiko baten berezko balioen bidez: irudimena, sormena, sentsibilitatea, konstantzia...

 

Hegalak Ikastola sarreran... hor hasten da norberaren hegalaldia Antiguan zehar, oroimen eta errealitatetik.
 
 
Tximeleta txinpartak txikitatik hasten dira... beldurrak, ilusioak, egonezinak, jolasak, ezjakintasunak, jakinnahiak, amodioak, amorruak, haserreak, laguntasuna... 
Errealitatearen zuhaitza eraikitzen.
 
Eta hazten goaz zurrunbilo eta tximeleten artean erabakiak hartuz, nahiz eta sarritan, sabelean, tximeleten dantza nabaritu.
 
Baina, errealitatearekin batera, grisetik gorrira, hazten laguntzen gaituen magiazko mundua ezin alde batera utzi... piratak olatu artean ezpata gora eta behera, hegaldi librean gozatzen.
 
Azkenik tunelak ematen digu norberaren askatasunaren bidean sartzeko aukera ete irtetzeko itxaropena.