ALDI BATERAKO ESKOLEN ETETEAREN LUZAPENA

  1. 2020/03/16 |
Hezkuntza Sailburuak joan den martxoaren 18an, jakinarazi zuenez, hasieran 14 egunerako aurreikusita zegoen aldi baterako eskolen etetea, abisua eman arte luzatu egingo da. Bizi dugun egoerak neurri hau hartzeko beharra eskatzen du.

 

 

Kaixo familiak:

Hezkuntza Sailburuak joan den, martxoaren 18an, jakinarazi zuenez, hasieran 14 egunerako aurreikusita zegoen aldi baterako eskolen etetea, abisua eman arte luzatu egingo da. Bizi dugun egoerak neurri hau hartzeko beharra eskatzen du.
 

Gure ikasleek ezin dute eskolara etorri baina gu, on-line bada ere, hementxe gaituzue.

Teknologiek eskaintzen duten aukerez baliatuz, irakasle talde bakoitza, jarraibide eta baliabide desberdinak familien eskura jartzen ari  da.

Lan egiteko era honek asko ikasteaz gain, elkarrekin jarraitzen dugula sentiarazten digu eta era berean, guztioi mesede egiten digu.

Beraz, animo denoi eta edozein zalantza edo kezka baduzue, gurekin harremanetan jar zaitezkete lasai.

Oraingoz, gurekin harremanetan jartzeko ordutegia: 09:00-14:00.

 

Agur bero bat

 

JAKINTZA IKASTOLA