GURE IKASTOLAKO ALBISTEAK

 

  • "ETA ZU ZERTAN ARI ZARA?"

    1. 28/04/2020

     

     

    Kaixo familiak, pixkanaka-pixkanaka denok "elkartzeko" txoko bat sortzen ari gara. Bertan, guk sortu  edota interesgarriak ikusten ditugun baliabideak: esperimentuak, jolasak, erronkak... eta zuek bidalitako kantak, artelanak, dantzak, ipuinak... elkarrekin topatzen dira. 

    Sartu, ezagutu eta parte hartu nahi baduzu etxetiklanean@jakintzaikastola.eus helbidera etxean egiten duzuna bidal dezakezu denok amaraunean jarraitzen dugulako.

  • ESKOLA KIROLAKO ASTEKO ERRONKA

    1. 2020/04/29

    Asteazkenero, eta zu zertan ari zara? txokoan topatuko dituzu eskola kirolakoen erronkak. Zuk egitea eta igandea baino lehen bidaltzeko gonbitea luzatzen zaizue.

    kirola@jakintzaikastola.eus

    Ondoren, kirolako erronkak atalean, zu eta etxean sasoian egoten saiatzen ari diren gainontzeko parte-hartzaileak ikusiko dituzu.

    ASTE HONETAKO ERRONKA

     

  • ALVARO BEÑARAN PSIKOMOTRIZISTAREKIN KONFINAMENDUAREN INGURUAN

    1. 2020/04/29

    Alvaro Beñaran psikomotrizista eta pedagogoak, haurrek konfinamendu garai honetan bizitzen ari diren egoeraren inguruan azalpenak eman zituen orain dela egun batzuk. Eta familiei ere haurrak ulertzeko eta ahalik eta ondoen eramateko,  irizpideak eman zituen.

  • 2. MAILA B OPERA SORPRESA

    1. 2020/04/29

    Bigarren mailakoek STEAM "Opera"  proiektua lantzen zeramaten ikasturte osoa konfinamendua denok harrapatu gintuenean eta gaur LH2. Bko familiak, denen artean prestatu duten sorpresa honekin etorri zaizkigu.

    Hemen ikusi

     

  • "ETXEALDITIK EUSKARALDIRA" MARTXAN DA

    1. 2020/04/22


     

    “Etxealdetik euskaraldira” ekimena martxan da, hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko eta ekiteko.

    Apirilaren 20tik maiatzaren 3ra etxean eta etxetik ditugun harremanetan (gertukoekin ditugun harreman horietan) ditugun hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketa da proposatzen diguna Euskaraldiak.

    Hemen gehiago irakurri 

    bideoa 

 

IKASLEEN TXOKOA

 

 

 

 INFORMAZIO PRAKTIKOA