GURE IKASTOLAKO ALBISTEAK

 

  • Nerea Mendizabalen konfinamenduaren inguruko elkarrizketa

    1. 2020/04/08

    Nerea Mendizabal indarkeriarik gabeko komunikazioan adituak, konfinamenduaren inguruan emandako aholkuen elkarrizketa argitaratu du Diario Vascok.

    Hemen irakurri artikulua

  • FAMILIENTZAKO ORIENTABIDEAK

    1. 2020/04/08

     

     

     

     

    Hezkuntza sailak, jarraibide eta aholku batzuk eskaintzen ditu, konfinamendu-jardunaldi hauek kudeatzen eta seme-alaben zeregin akademikoa zein zaintza emozionala babesten laguntzeko.

    Familientzako orientabideak

     

  • Jakintza ikastola Irutxuloko Hitzan

    1. 2020/04/06

     

     

     

    Berria egunkariko astekarian, 2. mailako ikasleak lantzen ari diren operaren inguruko artikulua argitaratu da.

    Badira lau urte LOVA (opera bizitzaren ikasketa) proiektua lantzen hasi ginela. Ikasturte osoan zehar, ikasleek opera konpainia sortzen dute lan taldea ardatz hartuta.

    Hemen sakatu artikulua irakurtzeko.

  • ASTE SANTUKO AGURRA

    1. 2020/04/03

     

     

    Kaixo denoi,

    Egoera berezi honek denok harrapatu gintuen jokoz kanpo eta 3 aste hauetan bide berriak jorratu ditugu. Etxeko saloiak ikasgelak bihurtu dira. Arbelak eramangarriengatik aldatu ditugu. Eta egunez egun, mailen, bideokonferentzien eta deien bidez, pixka bat gehiago hurbildu gara. 

    Ikaragarri ikasi dugu martxan jartzen ginen heinean; arazoak ere izan, izan ditugu materiala deskargatzen, estekak zabaltzen... duela hilabete bat sekula entzunda ez genituen hitzak: meet, kahoot, classroom, zoom… orain eguneroko lagunak dira. Ez da gutxi elkarrekin egin duguna!

    Orain, baditugu bi aste jolasteko, margotzeko, abesteko, dantzatzeko edo sukaldatzeko, barre asko egiten eta gorputza mugitzen hori bai etxetik, etxean eta etxekoekin.

    Besarkada handi bat bidaltzen dizuegu.

    Aupa Jakintza!

    Laster arte!

  • IPUINAREN ORDUA ONLINE

    1. 2020/04/02

    Martxoaren 30ean hasi ziren Ipuinaren Orduaren saio birtualak, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saioa egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.

 

IKASLEEN TXOKOA

 

 

 

KUDEAKETA AKADEMIKORAKO PLATAFORMAK

 

 

Ikastolako @jakintzaikastola.eus gmail kontuarekin laguntza behar baduzu hemen sakatu.

 

 

 INFORMAZIO PRAKTIKOA